Babel eta bizikidetza hizkuntza politika aztertzen duen Baztarrikaren liburu aurkezpenean

15 Abril 2010 Inaki Azkoaga

Gaur ere beste liburu baten aurkezpenaz hitzegitera natorkizue. Oraingoan euskaraz bada ere. Patxi Baztarrikak idatzi berri duen “Babeli gorazarre. Bizikidetzarako hizkuntza politika zilegi eta eraginkorra”.

Patxi Baztarrika aspalditik ezagutzen dut. Guk euskaren aldeko kanpainak egiten genituen eta bera Andoaingo udaleko euskara teknikaria zen. Zenbait elkarrizketa izan ondoren, laister iritsi ginen euskararen inguruko kanpainen nondik norakoetan ados jartzen. Ez zen erreza garai horretan guk geneukan ikuspuntua onartzea, baina kasu honetan azkar ulertu genuen elkar.

Aurreko egunean, bere liburuaren aurkezpenerako gonbita etorri zitzaidanean garbi izan nuen joan behar nuela, Jaurlaritzako Sailburuorde izan zen urteetan euskarari egin zizkion aportazioak guztiz baliagarri eta integratzaileak iruditu bait zitzaizkidan.

Eta aurkezpenarekin berarekin ere oso gustura geratu nintzela aitortu behar. Bertan liburuaren aurkezlea zen Pedro Miguel Etxenikek esandakoak eta bere hitzak guztiz bete bait ninduten. Esaterako ez direla gauza bera euskararen edo beste hizkuntza baten inguruko “conocimiento edo comportamiento” jakina! ez ez diren moduan “pez edo pescado”.

Patxik bere liburua aurkeztu zuen, hizkuntzen bizikidetzarako arlo guztiz interesgarriak eskainiz. Adibidez, esaterako ez direla gauza kontrajarriak partikulartasuna eta unibertsaltasuna, baizik eta uniformetasuna eta unibertsaltasuna. Esparru desberdintatik ikusirik hizkuntza politika aztertuz partikulartasunak aberasten duelako unibertsaltasuna. Bere tesia azken batean hizkuntzen erabilera bizikidetzan eramatearen aldekoa izanik, errespetutik abiatuta, oso gustuko dut.

Ikusi ditut ere liburuaren lantzamenduan egin dizkioten hainbat elkarrizketa luze eta ongi taxutuak. Bitxia hau ere, zeren Bizkaian eta Araban, Gipuzkoan baino oihartzun gutxiago izan du liburuak, Donostian izan bait zen aurkezpena, nahiz eta lurralde guztiontzako garrantzi bera izan liburuak. Jakina, hemen aurkezpena herriz herri egitea tokatuko da, Bilbo eta Gasteizera ere bidaiatu behar Iruñara joaten den moduan. Guztia bizikidetzan, noski.

Tenore honetan guztiz interesgarria izan zen aukezpenean Etxenike planteatutakoa, Patxi eta Etxenikek elkar ezagutu zutenean, alderdi desberdinetakoak izanik etsaiak ei ziren politikan, Patxik gogor joten ei zuen orduan Sailburu zen Etxenike jauna, eta eboluzioa eboluzio beraien arteko elkarrizketak medio horra non gaur iritziak bateratuta dituzten.

Baina guztiaren gainetik aurkezpenean gustukoen izan nuena, oraingo Sailburuordea eta bere ekipo osoa han egotea izan zen (oraintsu artean Sailburorde izan dena ere han zelarik), hauek ere etsai politikoak. Baita ere, ideia politiko desberdinatako zenbait izan ospetsu.

Diskurtso berdintsua eramaten hasi ote gara-dira euskararen alde dihardugunok nahiz eta sentsibilitate politiko desberdinak izan? Horrek bai poztuko nindukeela, poztuko nindukeen moduan Euskal Herri osorako interesgarriak diren mezuak lurraldez lurralde zabaltzen ibili behar barik, leku batean aurkeztuaz nahiko izatea, hori ere bizikidetza izan daitekelako. Gure Babel portaerak, hizkuntzaz gaindi ere,  bizikidetza bidetik eramateko balio beza liburu honek.

Archivado en: General

Dejar un comentario

(requerido)

(requerido), (Oculto)

*

XHTML: Puedes usar estas etiquetas: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>

URL para Trackback  |  Canal RSS de los comentarios de la entrada.


Autores

Archivos

Categorías

Etiquetas