Animazioa, Verbaxeko jendea lanean

Estrategia eta ideia berritzaileak zure erreputazioa indartzeko

Comunicación externa

Erakunde baten ospea haren publikoek berataz hautematen duten irudian datza. Hautemandako irudi hau erakundean berak kanpora begira proiektatzen duen irudian oinarritzen da neurri handi batean.

Guztia garatzean garrantzi berezia dauka bere kanpo-publikoenkin harremanetan mantentzen duen komunikazioaren kalitateak.

Verbax-ek erakundeei laguntzen die euren kanpo-komunikazioa planifikatzeko eta kudeatzeko orduan, ikuspegi desberdinetatik ulertuta, hala nola:

             Korporazio komunikazioa

                 Marketing komunikazioa

                 Komunikazio iraunkorra

                 Hiritarrekin komunikazioa

                 Krisi komunikazioa


Erakundearen beharrei egokituz, bere interes-taldeekin dituen harremanen hobetzean oinarritutako komunikazio estrategien bitartez eta aurrez egindako diagnostikotik abiatuta, soluzio berritzaile eta ideia ausartak praktikan jartzen ditu Verbax-ek arrakasta lortzera bideratutako metodologia eraginkor baten bitartez.

WAI-AA      CSS      HTML4.01