Animazioa, Verbaxeko jendea lanean

Estrategia eta ideia berritzaileak zure erreputazioa indartzeko

Comunicación interna

Barne komunikazio on bati esker, balore kohesionatuak lor ditzakezu, kanpora begira mezu bateratu bakarra bidaltzea ahalbidetuko dutenak. Hau lortzea ezinezkoa da barne-komunikazio egokirik izan ezean. Eta edozein komunikazio-mota dela ere, arrakastatsua izango bada, enpresaren barnetik abiatzen da.


Nahiz eta erakunde askok kanpora begirako beraien irudiaren transmisioa barne-komunikaziotik bereizten duten, hau ez da emaitzen lorpenerako praktika egokia. Langileak funtsezko komunikazio-balioa duten elementuak dira, edozein erakunderen aurkezpen-gutunik onena izan baitaitezke.


Egiaztatuta dago komunikazio barne-kanalen funtzionamendu egokiak emaitzetan hobekuntza dakarrela, baita gizabanakoek beraien lanarekiko duten atxikimendua eta asetasun maila hobetzea ere. Lotura argiak daude kostu-eraginkortasunaren, errentagarritasunaren, komunikazioaren eta lanarekin asebeteta sentzitzen diren langileen artean.


Verbax-en barne-komunikazio diagnostiko bat egin diezazukegu baita hura nola burutu litekeen iradoki ere, mezuen transmisio egokia eta erreminta zehatzak baliatuta, medio idatziak, elektronikoak edoeta ahozko komunikaziozkoak direla ere.

WAI-AA      CSS      HTML4.01