Beraien izen-ona da enpresentzako aktiborik garrantzitsuena, haren bitartez lortzen baita salmentak sustatzea, bezeroak erakartzea, talentoa indartzea, bankuekin eta autoritateekin harremana erraztea, komunikabideekin harremana hobetzea eta, oro har, enpresak emaitza arrakastatsuak izatea.
Erreputazioa denboran zehar eraikitzen da eta enpresak, bere ibilbidean zehar, modu egokian garatu dituen hainbat alderdiren ondorioa da: produktu edota zerbitzu ona, emaitza onak, kudeaketa berritzailea, lan-talde integratua, gizarte erantzukizuna, stakeholder-ekin harreman sendoak...
Izen ona enpresaren ekimenen ondorio da, besteek aitortzen diote, ordea. Hala ere, neurtu eta sustatu egin liteke kudeaketa egoki baten bitartez, non komunikazioak bere biziko rola betetzen duen. Komuniazioari balio gero eta estrategikoagoa eskatuko zaio erreputazio-balioaren sustapenean. Fokatze honetan garatu ditu Verbax-ek bere gestio erremintak.
Copyright. Verbax Komunikazioa eta Harreman Publikoak.