
Komunikazio diagnostikoa eta analisia egiteaz gain eta komunikazio planaren bitartez indartu beharreko alderdiak identifikatzeaz gain, interes-publikoengara iristeko eta haiengan sortu den eragina lortzeko egokienak diren erreminten planifikazioa egiten da.
Erakunde bakoitzak besteengandik desberdin egiten duten ezaugarriak ditu. Horregatik, erreminta hauek bakoitzarentzako apropos diseinatuta egon behar dute eta, era berean, berezi egiten duten ezaugarriak indartu.
Egungo inguru mediatikoari begiratuta ohartzen gara, Interneten ondorioz, medioen mapa klasikoak aldaketa sakona jasan duela komunikazio-modu berrien iritsierarekin. Sare sozialek, blogek edota Youtube-ek egunkariak eta telebista desplazatu dituzte eta ahotsa eman diete lehen ez zeukatenei, beraien mezua izugarriki zabaltzeko aukera eskainiz.
Verbaxek kanalik eta mediorik egokienak aukeratzen laguntzen dio erakundeari
sare sozialak
barne zein kanpo aldizkariak: on eta off-line
komunikabideekin harremanetan jartzeko estrategiak
ekitaldiak
Hau guztia bere interes-taldeekin hobeto komunikatu ahal izateko, baita nahi diren inpaktuak eragiteko eta bere erreputazioa indartzeko estrategia eta mezurik eraginkorrenak diseinatzeko ere.
Copyright. Verbax Komunikazioa eta Harreman Publikoak.