Animazioa, Verbaxeko jendea lanean

Zure komunikazioa bideratzen dugu

Planifikazioa

Urteotan zehar garatutako ehunka komunikazio eta erreputazio planek eta marka posizionamendu programek bermatzen dute Verbax-en esperientzia, beti ere, ikuspuntu berrien abangoardian, ekarpen berritzaileak burutuz.

Ekarpenok, modu egokian egituraturik eta koordinaturik, prozesu erabakigarria dira erakundeek beraien estrategietan finkaturiko komunikazio eta erreputazio helburuen egikaritzea lortzeko.

Planifikazioa behar bezala egokitzen zaio enpresa bakoitzaren beharrari, egoerari eta izaerari. Horren arabera, Verbax-ek ekintza eredu ezberdinak landu ditu:

  • PECOM
    Komunikazio plan estrategikoa.
  • POSIMARC
    Marka posizionamendu programa.
  • PREP
    Erreputazio plan zuzendaria.
  • PREP-ON
    On-line erreputazio plana.
  • PREVEC
    Krisi prebentzio programa.
  • RESP
    Gizarte erantzukizun korporatiboko plana.
  • PROPART
    On-line partehartze programa.
  • PROBIEN
    Harrera protokoloa.