Animazioa, Verbaxeko jendea lanean

Komunikazioren diagostikotik abiatzen gara

Gestión

Gure lantaldeko kide guztiek bezeroaren helburuarekiko sentitzen duten identifikazioa eta atxikimendua abiapuntu saiestizina eta etengabekoa dira. Honek enpresa-bezero harremana ezinhobeto ulertzen laguntzen digu, haren eskakizunak, beharrak eta ñabardurak barneratzen, emaitza hobeak lortzeko.

Ikerketarik berrienek erakusten dute erakundeek entzun ditzaten behar dutela, baita beraien problematika aztertua izan dadila eta beraiekin “buruz buru” lan egin dadila ere euren neurrira egindako zerbitzuak eskainiz. Dagoeneko ez dituzte aurrez egindako paketeetan datozen metodo irazkaitzak nahi. Bezeroarekin ezarritako harremanetan oinarrituta diseinatutako soluzioak nahi dituzte, beraien beharrak entzun eta ulertu ondoren “ad hoc” sortuak izan direnak.

Gure ahaleginak interes-talde edota stakeholder-ekin elkarrizketa arin eta oparo bati bidea ematean zentratzen dira harreman publikoen ikuspegitik ideiarik onenak ekarrita, komunikazio analisitik eta diagnostikotik abiatuta honako helburu hauek lortzeko:

 

  • Ospea hobetu
  • Publikoa hurbildu
  • Markak eraiki
  • Jarrerak aldatu
  • Iritzia sortu
  • Balore iraunkorra sortu
  • Merkatuak dinamizatu


Horretarako lan sistema bat landu dugu zeinarekin:

  • Erabaki zuzena hartzea errazago izan dagizun lan egiten dugun, diagnostiko eta analisi gunean zehaztuta.
  • Zure marka eraiki eta mantentzeko aukera eskeintzen dizugun: kanpo komunikazioaren esparrua garatuz, non, marka komunikazioaz gain, krisi komunikazioa edota hiritarrekin komunikazioa ere lantzen ditugun.
  • Erakunde erazleagoa sortzen laguntzen dugun: horretarako barne komunikazioaren era formakuntzaren hainbat alderdi lantzen ditugu.
  • Erraztu egiten dizugun behar dituzun inpaktuak lortzea: erremintarik egokienak erabilita, diseinatutako planak indarrean jartzen lagunduta.

WAI-AA      CSS      HTML4.01